Todas 2007 Lehiaketa
BIGARREN LEHIAKETA TODAS 2007. DEIALDIAREN OINARRIAK
-Lehiaketa honen helburua Emakumea sarean bultzatzea da. Era berean, blogosferan Emakumeari buruz edukiak sortzeari indartu nahi diogu, bai emakumeak, bai gizonak egileak izanda.
-Lehiaketak 10 aste iraungu du: 2 hilabete inskripzioak bidaltzeko eta 2 aste epaimahaiak deliberatzeko.
-Inskripzio epea: 2007ko irailaren 1etik urriaren 31 arte (biak barne). Epe honen ondoren jasotako bidalketak ez dira onartuko. 2007ko azaroan epaimahaiaren erabakia kaleratuko da.
- Nazioarteko deialdia da.
- Hizkuntza: edukiak gazteleraz bidaltzea ezinbestekoa da. Beste hizkuntzetan idatzitako testuak (euskara, katalana, frantsesa eta abar) onartuko dira. Hauek gaztelerara itzulpena erantsi beharko dute.
- Formatuak:
• Idatzizko testu edo post-ak.
• Irudia (argazkia, poesia esperimentala, mugikorren argazkiak eta abar)
• Audio (podcast, mp3)
• Bideoak (bideoblog edo bideoklipak)
-Betebeharra: Lehiaketa hau blogosferan zentratzen da, bitakoretan agertatutako edukinetan. Inskribatutako artxibo guztiak, aurrez weblog, blog, bitakora, bideoblog, podcast edo fotoglob batean argitaratu izatea derrigorrezkoa da.
KATEGORIAK
1. Kategoria: Emakumeari buruz testurik onena
2. Kategoria: Emakumeari buruz irudirik onena
3. Kategoria: Emakuemari buruz podcast (audiorik) onena.
4. Kategoria: Emakumeari buruz bideorik onena.
Formatu guztietan gaia libre izango da: dibulgaziorako post-ak izan daitezke, edo sormen lanak, umorezkoak, erotikoak, bidadaien kronikak, gastronomikoak, zientifikoak, gai literarioak… mugarik ez: bakarrik, emakumea protagonista izan behar dela. Jau da gure lehiaketaren ardatza, ez ahaztu!
5. Kategoria: “Epaimahaia harrapatu!!”
Azken kategoria bat ezartzen da, irkiego, edozein partehartzaileari, blogger edo irakurle izanda. Blog-ak irakurtzen dituztenentzat ere opariak ditugu.
Lehiaketa garaten den neurrian, gure epaimahaiaren arrastoak emango ditugu, zuek harrapatzeko; bestetik, hauek, beren bitakoretan, aztarna bana emango dute.Erraza izango da ☺
INSKRIPZIOAK
-Lehiaketarako inskripzioak formulario baten bidez egingo dira. Hau, “Concurso Mujer Todas 2007” bitakora espezifikoan aurkituko duzue. E-mailez bikalketak onartuko dira. Lehiaketan inskribatu baino lehen, datuak konprobatu eta egiaztatuko ditugu..
-Behar ditugun datuak:
• Aurkezten dituzuen artxiboak aurkitzeko zuen blog, bideoblog, podcast eta abarren link-a.
• Egilearen izena
• Bizi zareten hiria eta estatua.
-Jasotako datu eta e-mailak egiaztatuko dira eta hartu izanaren adierazpena bidaliko da.
-Epaimahaiak oinarriekin zalantzak sortzen dituzten lanak kanporatzeko gai izango da.
-Epaimahaiak independentzia osoz lan egingo du, bere irizpideari jarraituz.
Oharra: “Todas. La Bitacora para Ellas”-en agertutako lanek ezin dute parte hartu.
EPAIMAHAIA
Lau pertsona osatutakoa da: gizonezko 2 eta emakumezko beste 2, blogosferan prestigio handiko pertsonak direnak.
Inskripzio epea itxi ondoren nortzuk diren esango da. Blogosferan eskarmentu eta ospe handia dute.
SARIAK
10 sari izango dira:
-Edukinen kategoria bakoitzean bi: bat emakumezko egilearentzat eta beste bat gizonezko egilearentzat.
-Bi sari “Epaimahaia harrapatu!” kategorian.
Epaimahaiak leihaketaren sarien banaketa erabakiko du, hau da, haiek erabakiko dute zer eman eta nori.
Kategoriaren bat bete gabe adieratzekotan, epaimahaiak sari guztiak nahi duen moduan banatuko ditu parte-hartzaileen artean.
OPARIAK
Sariketa hau ez da leiha hutsa. Bukaera arte sariak ez dira azalduko eta Emakumeari buruz edukin interesgarrien zabaltzen laguntzen duten parte-hartzaileak saritu nahi dugu.
Kategoria bakoitzean beren kalitateagatik hautatuko artikuluek, prest ditugun sari-sorpresa jasoko dituzte.
Inskripzioa itxi ondoren esango dugu sariak zeintzuk diren.
Deialdirako prestatu ditugu banner-etan agertzen diren marka laguntzaileak dira opariak ematen dizkigutenak.
Deialdi honetan parte hartzen dutenen babesleen web orriak bisita itzazue!!













